XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) esan nuen, eta txiatxiiotxa esan zidan berak, pozaren pozez hegoak astinduz.

Hurrengo egunak nere bizitzaren egunik zoragarrienak izan ziren.

Txorien hizkera ikasten ari nintzen!

Beno, gerora ohartu ahal izan nintzen ez dutela txori mota guztiek berdin hitzegiten.

Beraien artean ere mintzadarrak badira, baina hizkera bat ondo menderatuz gero, karnabena nere kasuan, txori mota guztiekin ulertzeko gauza zara.

Ni, hala ere, karnaben hizkeran moldatzen naiz ondoen.

Ama, ni pozez ikustean, zoratzen zegoen.

Egun batean, hala ere, triste aurkitu ninduen.

- Zer duzu gaur, Joxe?

- Karnaba ez dela etorri.

- Eta?

Egun bategatik ez zara, ba, horrela jarriko!

Bihar etorriko zaizu, motel!

- Etorriko zela esan zidan, ordea,...

- Zertan ari zara?

Esan zizula!?

Eta dena kontatu nion, alegia, karnaben hizkera ikasia nuela, eta elkarri oso ondo ulertzen geniola.